PORTU Erreformak eta Eraberritzeak S.M. eraikuntza-sektoreko enpresa kualifikatua da, eta 30 urtetik gorako esperientzia du igeltserotza-sektorean. Profesional-talde propio batekin gure bezero partikularrengandik hurbil dagoen zerbitzu bat eskaintzen dugu, eta erakunde publiko zein pribatuekin obrak egiteko gai gara.
Igeltserotzako lanbidea transmititzeaz ere arduratzen gara, eta gure plantillan sartzen ditugu lan-egonkortasuna aurkitu eta gure esperientzia zabaletik ikasten duten langileak.
PORTU Erreformak eta Eraberritzeak S.M. Eraikuntza Sektoreko Enpresa Egiaztatuen Erregistroan inskribatuta dago, Euskal Autonomia Erkidegoko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroan eta Amiantoagatiko Arriskua duten Enpresen Erregistroan.




